Zenbakiak birpasatu behar ditugu. Zuen bizitzaren zenbaki
garrantzitsuekin biografia idatzi behar duzue. 10 lerroko (línea)
idazlana egin behar duzue, adibidean bezala:
1980an jaio nintzen. Anai bat dut eta hamabi lehengusu. Nire gelan 15
neska eta 16 mutil daude. Sei urte nituenean, kalean 20 euro aurkitu
nituen. Nire zenbaki gustukoena 8a
da........................................................................................................................................
Erronkariko ostatuan zaude. Badago ordegailu bat. Eta Donostian bizi den adiskide bati gutun bat idatzi behar diozu. Kontatu nolakoa den zure Aste Zuria. Baliabide gramatikalak:
- Astelehenean...; gero..; arratsaldean...
- Aditzaren aspektua. Partizipioa: joan, gosaldu, esnatu, autobusez etorri, elkartu, buelta bat eman...
-naiz/dut,ditut; gara/dugu,ditugu...
- Gustura, oso gustura, gaizki, larri, ezin hobeki, oso gaizki..
Zure semea edo alaba ikasketa-bidaia bat egitera joan da. Oso ongi pasatzen ari da. E-mail bat bidali dizu, eta inbidia handia eman dizu. Zuk erantzun behar diozu. Horretarako, 07 ikasgaiko 15. ariketa erabili behar duzu.