Vistas de página en total

jueves, 20 de febrero de 2020

Irubideko ikasle batzuek Arga ibaiko bazterrak garbitu dituzte.

Zuek, Irubideko 2.DBHko A ereduko ikasleek, Arga ibaiko bazterrak garbitu dituzue joan den hilabetean. Kontatu zure esperientzia.

irubide instituto bilaketarekin bat datozen irudiak

martes, 18 de febrero de 2020

IDAZLANA. ZAINDU INGURUMENA.

Pausuak:

1. Zer objektu edo hondakin birziklatzen ahal da: plaztikozko ontziak eta botilak; kartoizko edalontziak; paperezko aho-zapiak; tetrabikak; janari hondarrak; paperezko apaingarriak; plastikozko koilarak, sardexkak, labanak; beirazko botilak; kartoizko platerak eta erretiluak;  edari-eta kontserba-latak.....Aukeratu bat.

2. Objektu hori erreziklatzeko, agintera zuzena  eta zeharkako aginduak erabili.

3. Ingurumena  zaintzeko, zer egiten ahal dugun azaldu.

4. Zure iritzia eman.

5. Adierazi, ingurumena zaintzeko, zer ohitura dituzun.

tetrabik reciclado bilaketarekin bat datozen irudiak

jueves, 16 de enero de 2020

Ohitura osasuntsuak

Zer moduz jaten duzu? Ariketa fisikorik egiten duzu? Lo orduak, nahikoak dituzu? Ohitura onak, zein dituzu? Ohitura tx arrak, zure lagun-taldean alkohola edaten hasi al zarete? Eta erretzen hasi al zarete? Egunkarietan argitaratzen diren osasunari buruzko berriak interesatzen al zaizkizu?


kirol bilaketarekin bat datozen irudiak
Zu gaixorik zaude etxean egun hauetan. Idatzi e-mail bat Amaiari, zure ikaskideari, hauxe esateko:
  • zer gertatzen zaizu?
  • Bihar ezin izango zara klasera joan.

lunes, 14 de octubre de 2019

Animalia baten egun arrunt bat



Aukeratu behar duzu nahi duzun animalia: zebra, otsoa, balea, legatza, katua, zakurra, sugea, sagua, eulia, erlea, inurria...Kontatu zure egun arrunt bat. Horretarako, baliabide hauek erabiltzen ahal dituzu:


-Nondik nora ibili ?

-Zertara joan toki horietara?

-Zer egiten duzu normalean?

-Zer egin duzu gaur goizean?

-Zer egingo duzu gaur arratsaldean?

-Denbora-adierazleak.

 

martes, 1 de octubre de 2019

OSPETSU MISTERIOTSU BATEN EGUN ARRUNTA

Hartu ospetsu bat, famoso bat, eta kontatu bere bizitza arrunta. Besteok asmatu behar dugu. Ronaldo, Messi, Amaia Romero, Greta Thunburg.... eta kontatu bere egun arrunt bat. Zuk nahi DUZUN famosoa hartu.

Kontatu zure egun berezia

Hartu aurreko idazlana, hau da, egun arrunt batean egiten duzuna. Eta gero, egun berezia delako, beste gauza batzuk erantsi, sartu behar dituzu.



Ni egunero hamarretan esnatzen naiz, baina gaur zazpietan esnatu naiz, nire urtebetetzea da eta. Gosaltzeko, tostada bat jaten dut, baina gaur katilukada bat esne edan dut. Gero, etxetik Gaztelu plazara joaten naiz, baina gaur erosketak egitera joan naiz. Normalean, hamabietan kartatan aritzen naiz, baina gaur bazkaria prestatu dut. Ordu bietan jaten dut, nire familiarekin, baina gaur adiskideekin ere jan dut. Arratsaldean, igerilekura joaten naiz igeri egitera, baina gaur etxean geldituko gara. Igeri egin ondoren, Musika-Eskolara joaten naiz, nire adiskideekin kantatzera, baina gaur etxean kantatuko dut. Hamarretan sartzen naiz ohean, telebista ikusi ondoren, baina gaur hamabietan sartuko naiz, etxea garbitu behar dut eta. Jubilatuta nago, baina urtebetetzeak ospatzea gustatzen zait.


BALIABIDEAK

.baina...
....eta.

Zer egin dut? -tu,-i,-n.

Zer egingo dut?  -ko,-ngo.