Vistas de página en total

martes, 15 de diciembre de 2015

Amaia eta Koldo, mundua zaindu nahian.

Egunkaria zabaltzen dugunean, edo telebistako teleberriak ikusten ditugunean, beti ateratzen da inguruneari buruzko berri latzen bat. Guk baditugu bi bide. Bata, besoak gurutzatzea; bestea, litekeen konponbide bati ekitea. Amaiak eta Koldok bigarren bidea aukeratu dugu.

Koldo eta Amaia zarete. 09 ikasgaiko 12.ariketa hartu eredutzat, eta kontatu zer egiten duzue mundua zaintzeko.


 
Baliabide gramatikalak

- Agintera: partizipioa, zaitez, zaitezte; ezazu...
-T(z)eko.
-Behar izan; nahi izan.
-noiz?..(.e)nean
-Zerezkoa

martes, 8 de diciembre de 2015

ETORKIZUNEKO GARRAIOA

Asmatu etorkizuneko garraioa. Kontuan hartu ondorengo puntuak>
  • Nondik joango da (uretatik, errepidetik, lur azpitik...)
  • Zertarako erabiliko da, gauzak ala pertsonak garraiatzeko? Zenbat pertsona eraman ahal izango ditu?
  • Zein ezaugarri izango ditu?
  •  Diseinua. Deskribatu barrua eta kanpokoa. Forma, kolorea, elementuak. Tamaina. Materiala. Abantailak. Zerbitzuak, erosotasuna, abiadura, prezioa. 

miércoles, 2 de diciembre de 2015

Ama haserretu da

Ama zure logelan sartu da, eta asko haserretu da, den-dena hankaz gora duzula ikustean. Agindu asko eman dizkizu. Kontatu zer gertatu den. (09.4 ariketa)


BALIABIDE GRAMATIKALAK

-...T(Z)EKO AGINDU DIT.

Plastikozko lore itsusiak botatzeko agindu/esan dit.
Praka beltza garbigailuan sartzeko agindu dit.

martes, 24 de noviembre de 2015

Ospitalean gau bat eman behar

  Halako batean, kopetako eder bat hartu duzula eta, gau bat pasatu behar duzu Nafarroako ospitalean. Baina ez da gauza larria, den-dena kontrolpean dago eta. Halere, badaezpada ere, gau bat pasatu behar duzu ospitalean, medikuek proba batzuk egin arte. Zure adiskideek hori jaki dutenean, larritu egin dira. Gutun bat idatzi behar diezu, haiek lasaitzeko.

lunes, 16 de noviembre de 2015

AZTERKETAKO IDAZLANA

Azterketarako idatzi zenuen idazlana sar ezazu txoko honetan. Gainerako ikaskideek zuzenduko dizute zure testua, eta gero zuk, zuzenketak ikusita, azken zuzenketa egin beharko duzu.

miércoles, 11 de noviembre de 2015

Papera birziklatzen

Papera birziklatzeko kaxa

Sortu birziklatzeko papera jasotzeko kaxa bat, gelarako. Jarraitu pauso hauek:
  • Aukeratu ontzi bat: kartoizkoa, plastikozkoa...
  • Apaindu. Horretarako: erabiliko duzuen materiala zerrendatu (erabil itzazue botatzeko gauzak); erabaki materiala non lortu.
  • Idatzi lan prozesua.
GOGOAN IZAN: apainketak birziklapenarekin zerikusia izan behar du!

martes, 10 de noviembre de 2015

Argazki baten deskribapena

Bilatu norbaiten txikitako argazkia (lagunen bat, neba-arrebaren bat, lehengusuren bat...) eta deskribatu. Gogoratu:
  • Datu objektiboak eta subjektiboak tartekatu.
  • Deskribapena egiteko ordena bat aukeratu: ezkerretik eskuinera, goitik behera...
  • Gauza nabarmenak deskribatu.