Vistas de página en total

jueves, 25 de junio de 2015

ZURE HERRIKO GARRAIOBIDEAK

Azaldu zure herriko garraiobideak, eskema honi jarraituz.
  • Zer garraiobide daude? Zerrendatu eta azaldu labur (konpainiaren izena, geltoki asko ala gutxi dauden, nondik nora doazen...)
  • Zer garraiobide erabiltzen da gehien?
  • Zertarako erabiltzen da garraiobide bakoitza?
  • Zure iritzia eman: nahikoak al dira garraiobide horiek? Gehiago behar al dira? Zertarako? Zergatik?

Herri kirolak

Talde bakoitzak herri kirol bati buruzko murala egingo du. Horretarako, jarraitu Aukeratu herri kirol bat eta bilatu informazioa; ahal baduzu, argazkiak ere bai. Idatzi kirolari buruzko azalpena:
  • Zertan datza?
  • Non jokatzen da?
  • Zer material erabiltzen da?
  • Zein arau ditu?
  • Kirolari ezagunenak aipatu.
Osatu murala azalpenekin eta irudiekin (argazkiak, marrazkiak...). Ondoren, itsatsi ikasgelan.

miércoles, 24 de junio de 2015

Albistea

Aukeratu titular hauetako bat eta idatzi albistea:
  • Milaka korrikalari Txantreako Maratoian.
  • Asteburu honetan ospatuko da Pilotaren Eguna Labriten.
  • Irubide-Padre Moret ikastetxeko futbol-taldeak Txantreako Futboltxo Txapelketaren finala jokatuko du.
OHARRA: nahi baduzu, zeuk asmatu titularra eta albistea.
Albiste idazterakoan, gogoratu:
  • Albistearen zatiak. Horretarako, begiratu goiko eskemari.
  • Albistean informazio hau eman behar duzu: NOR(K), ZER, NOIZ, NON, NOLA eta ZERGATIK.

Eguraldiaren iragarpena

Eguraldiaren mapa aztertu ondoren, saiatu iragarpena egiten.

Argazki albuma

Gure familiaren argazki albuma

Diseinatu eta azaldu zure familiaren oporretako argazki batzuk. Horretarako:
  • Eskatu zure etxean argazki batzuk (ahal baduzu, garai desberdinetakoak)
  • Itsatsi orrietan (paper zuriak margotuta, koloretako kartulinak...nahi duzun materiala erabil dezakezu).
  • Idatzi argazki bakoitzaren azalpena. Lehenik, azalpenaren zirriborroa koadernoaren idatzi.