Vistas de página en total

martes, 15 de noviembre de 2016

Frankensteinen eskua. Nire esperimentu zientifikoa.

Zientzia guztiz arduragabea edo Armix max-mix liburuak hartu, esperimentu bat aukeratu, eta zure esperientzia kontatu behar duzu. Hona hemen eredua.

Frankensteinen eskua

Beharko duzu:
  1. Gomazko eskularru bat.
  2. 2 koilaratxo sodio bikarbonato
  3. 50 ml ozpin
  4. 250 ml-ko hauspeatze-ontzi bat. 
ZER EGINGO DUZU.
  1. Ozpina ontzira botako dut.
  2. Sodio bikarbonatoa eskularruan sartuko dut, atzamarretaraino zabalduz.
  3. Eskularrua ontziaren goialdean lotuko dut, hutsunerik utzi gabe.
  4. Atzamarpuntetatik tiratuko dut, bikarbonatoa erortzeko.
  5. Frankensteinen eskua puztuko da.  
ZER EGITEN ARI NAIZ. 

  1. Ozpina ontzira botaTZEN ARI NAIZ.
  2. Sodio bikarbonatoa eskularruan sartZEN ARI NAIZ, atzamarretaraino zabalduz.
  3. Eskularrua ontziaren goialdean lotZEN ARI NAIZ, hutsunerik utzi gabe.
  4. Atzamarpuntetatik tiratZEN ARI NAIZ, bikarbonatoa erortzeko.
  5. Frankensteinen eskua puztEN ARI DA.
ZER EGIN DUT.


  1. Ozpina ontzira BOTA dut.
  2. Sodio bikarbonatoa eskularruan sarTU dut, atzamarretaraino zabalduz.
  3. Eskularrua ontziaren goialdean loTU dut, hutsunerik utzi gabe.
  4. Atzamarpuntetatik tiraTU dut, bikarbonatoa erortzeko.
  5. Frankensteinen eskua puzTU da.
 

 

miércoles, 2 de noviembre de 2016

PASATU DUZUN BELDURRIK HANDIENA

Konta ezazu pasatu duzun beldurrik handiena. Horretarako, segidako informazioa eman:
  • Non zeunden?
  • Norekin zeunden?
  • Noiz gertatu zen?
  • Zer gertatu zen ?