Vistas de página en total

lunes, 14 de octubre de 2019

Animalia baten egun arrunt bat



Aukeratu behar duzu nahi duzun animalia: zebra, otsoa, balea, legatza, katua, zakurra, sugea, sagua, eulia, erlea, inurria...Kontatu zure egun arrunt bat. Horretarako, baliabide hauek erabiltzen ahal dituzu:


-Nondik nora ibili ?

-Zertara joan toki horietara?

-Zer egiten duzu normalean?

-Zer egin duzu gaur goizean?

-Zer egingo duzu gaur arratsaldean?

-Denbora-adierazleak.

 

martes, 1 de octubre de 2019

OSPETSU MISTERIOTSU BATEN EGUN ARRUNTA

Hartu ospetsu bat, famoso bat, eta kontatu bere bizitza arrunta. Besteok asmatu behar dugu. Ronaldo, Messi, Amaia Romero, Greta Thunburg.... eta kontatu bere egun arrunt bat. Zuk nahi DUZUN famosoa hartu.

Kontatu zure egun berezia

Hartu aurreko idazlana, hau da, egun arrunt batean egiten duzuna. Eta gero, egun berezia delako, beste gauza batzuk erantsi, sartu behar dituzu.



Ni egunero hamarretan esnatzen naiz, baina gaur zazpietan esnatu naiz, nire urtebetetzea da eta. Gosaltzeko, tostada bat jaten dut, baina gaur katilukada bat esne edan dut. Gero, etxetik Gaztelu plazara joaten naiz, baina gaur erosketak egitera joan naiz. Normalean, hamabietan kartatan aritzen naiz, baina gaur bazkaria prestatu dut. Ordu bietan jaten dut, nire familiarekin, baina gaur adiskideekin ere jan dut. Arratsaldean, igerilekura joaten naiz igeri egitera, baina gaur etxean geldituko gara. Igeri egin ondoren, Musika-Eskolara joaten naiz, nire adiskideekin kantatzera, baina gaur etxean kantatuko dut. Hamarretan sartzen naiz ohean, telebista ikusi ondoren, baina gaur hamabietan sartuko naiz, etxea garbitu behar dut eta. Jubilatuta nago, baina urtebetetzeak ospatzea gustatzen zait.


BALIABIDEAK

.baina...
....eta.

Zer egin dut? -tu,-i,-n.

Zer egingo dut?  -ko,-ngo.

viernes, 13 de septiembre de 2019

Kontatu zure egun arrunt bat

Kontatu zure egun arrunt bat. Horretarako, baliabide hauek erabiltzen ahal dituzu:

-Nondik nora

-Zertara

-Zer egiten duzu?

-Denbora-adierazleak.

Esaterako:

Ni egunero hamarretan esnatzen naiz. Gosaltzeko, tostada bat jaten dut. Gero, etxetik Gaztelu plazara joaten naiz. Normalean, hamabietan kartatan aritzen naiz. Ordu bietan jaten dut, nire familiarekin. Arratsaldean, igerilekura joaten naiz igeri egitera. Igeri egin ondoren, Musika-Eskolara joaten naiz, nire adiskideekin kantatzera. Hamarretan sartzen naiz ohean, telebista ikusi ondoren. Jubilatuta nago.