Vistas de página en total

viernes, 9 de marzo de 2018

TOKI EDER BAT AUKERATU DUGU.


Taldeko lana da. Binaka jarriko zarete. Informatika-orduan, gure hozkailu solidariora joango gara. Patrimonio de la Humanidad saileko liburu bat hartuko duzue, eta toki bat aukeratu behar duzu. Toki horri buruzko informazioa bilatu behar duzue Interneten. Eta toki horren aurkezpena egin behar duzue. Hasteko, hemen idatziko duzue, eta gero, ahoz klasean egingo duzue.




Horretarako baliabide gramatikal hauek erabiltzen ahal dituzue:


  • Adjetiboak: argitsua, zikina, beroa, klasikoa....
  • Konparazioak: baino......ago(a)(k)
  • Konparazioak: hain, hainbeste.
  • Ezezko konparazioak.
  • Superlatiboa:......(r)rik...-en(a)(k).
  • Konpletiboak:....-(e)la.

Resultado de imagen de gran murallaResultado de imagen de sagarmatha national park
Resultado de imagen de galapagos islandsResultado de imagen de alemania selva negra
Resultado de imagen de zimbabwe

martes, 6 de marzo de 2018

MENDIRA ALA HONDARTZARA? NORA JOAN OPORRETAN?

Etxean erabakitzen ari zarete nora joan oporretan. Badira bi aukera. Mendira ala hondartzara. Zuk toki bat aukeratu behar duzu, eta zure erabakia defendatu behar duzu. Horretarako, baliabide gramatikal hauek erabili:

  • Nahiago izan.  Nik txokolatea nahiago dut. Nik Donostiara joan nahiago dut.
  • Adjektiboak: jendetsua, bakartia, handia, klasikoa, zabala, garbia, isila, beroa....
  • Konparazioak....baino...ago(a)(k): Txokolatea freskagarriak baino hobea da./ Txokolateak freskagarriek baino indar gehiago ematen du.
  • Konparazioak: hain , hainbeste: Txokolatea ez da hain gozoa./Txokolateak ez du hainbeste indar.
  • Ezezko konparazioak: Txokolatea ez da freskagarriak baino merkeagoa/Freskagarriek ez dute txokolateak baino indar gehiago.
  • Superlatiboa...(r)rik...en(a)(k). Txokolatea postrerik gozoena da.
  • Konpletiboak......(e)la uste dut: Txokolatea gozoa dela uste dut.