Vistas de página en total

viernes, 24 de febrero de 2017

ZURGINAREN IPUINA

ZURGINAREN IPUINA

Bazen behin zurgin langile eta fin bat: Firmin. Oso trebea zen.

Eta bazen baroi gerrazale bat: Von Bonbus baroia.

Von Bonbus baroiak gerran eskuineko besoa galdu zuen, eta Firmin zurginak zurezko beso berri bat egin zion. Primeran atera zitzaion.

Von Bonbus baroiak, berriz ere, gerran besoa galdu zuen, ezkerreko besoa, eta Firminek zurezko beso berri bat egin zion.

Von Bonbus baroiak, berriz ere, gerran bi zangoak galdu zituen, eta Firminek zurezko bi zango egin zizkion.

 Von Bonbus baroiak, berriz ere, gerran burua galdu zuen, eta Firminek zurezko buru berri bat egin zion. Eta lan bikaina egin zuen, zalantzarik gabe, lehengoa baino hobea zen, berriz ere gerrara joateko asmorik gabe gelditu zen eta.