Vistas de página en total

martes, 19 de diciembre de 2017

ZENBAKIEN BIOGRAFIA

Zenbakien biografia

Zenbakiak birpasatu behar ditugu. Zuen bizitzaren zenbaki garrantzitsuekin biografia idatzi behar duzue. 10 lerroko (línea) idazlana egin behar duzue, adibidean bezala:
1980an jaio nintzen. Anai bat dut eta hamabi lehengusu. Nire gelan 15 neska eta 16 mutil daude. Sei urte nituenean, kalean 20 euro aurkitu nituen. Nire zenbaki gustukoena 8a da........................................................................................................................................

lunes, 11 de diciembre de 2017

CURRICULUM VITAE


Curriculum txiki bat idatzi behar duzu. 28 urte dituzu. Curriculum horretan segidako kontuak aipatu behar dituzu:
  1. Nor zara?
  2.  Noiz eta non jaio zara?
  3.  Non bizi zara?
  4. Non ikasi duzu? Zer ikasi duzu? Zure formakuntza
  5. Zer gustatzen zaizu egitea?
  6. Zertan dakizu egiten?
  7. Zein hizkuntza dakizkizu?
  8. Besterik.

martes, 5 de diciembre de 2017

ASTE ZURIA

Erronkariko ostatuan zaude. Badago ordegailu bat. Eta Donostian bizi den adiskide bati gutun bat idatzi behar diozu. Kontatu nolakoa den zure Aste Zuria. Baliabide gramatikalak:


- Astelehenean...; gero..; arratsaldean...

- Aditzaren aspektua. Partizipioa: joan, gosaldu, esnatu, autobusez etorri, elkartu, buelta bat eman...
-naiz/dut,ditut; gara/dugu,ditugu...
- Gustura, oso gustura, gaizki, larri, ezin hobeki, oso gaizki..


lunes, 4 de diciembre de 2017

SEMEARI EDO ALABARI ERANTZUN.

Zure semea edo alaba ikasketa-bidaia bat egitera joan da. Oso ongi pasatzen ari da. E-mail bat bidali dizu, eta inbidia handia eman dizu. Zuk erantzun behar diozu. Horretarako, 07 ikasgaiko 15. ariketa erabili behar duzu.

viernes, 1 de diciembre de 2017

Denboraren makina miresgarria

Denboraren makina miresgarria

 Denboraren makina miresgarri batean sartu zara. Botoi bat zapaldu, eta beste aro batean agertu zara. Kontatu nolakoa den zure bizimodua. Esan:

    1. Non zauden eta zein arotan zauden.

    2. Zer egiten duzun normalean.

    1. ZER egiten duzun zure adiskideekin.


    •  Zer egiten duzun gaixorik zaudenean.
    •  

     

martes, 4 de abril de 2017

Futbola eta neskak.

Narrazio txiki bat egin behar duzu. Elkarrizketak ere sartu behar dituzu. Futbol-mundiala da. Koadrillako neskek telebistan futbola ikusi nahi dute eta gero jolastu nahi dute parkean. Koadrilloko mutilek, berriz, beste gauza bat egin nahi dute.

Resultado de imagen de neskak futbola

Zuen hiria kutsatuta dago?

Erantzun galdera hauei eta gero, agintera erabiliz, eman itzazue hamar aholku Iruñea garbiago egoteko. Binaka egin.

- Zuen hirian jendeak asko erabiltzen du kotxea?
- Zertarako
- Zuek zer erabiltzen duzue egunero mugitzeko?
- Badira bestelako aukerak?

 Resultado de imagen de Iruñea

domingo, 2 de abril de 2017

ETXEBERRIKO BEHITEGIAN LANGILE BAT BEHAR DUTE.

Etxeberriko behitegian langile bat behar dute, eta zuk curriculum txiki bat idatzi behar duzu. Curriculum horretan segidako kontuak aipatu behar dituzu:
  1. Nor zara? Noiz eta non jaio zara? Non bizi zara?
  2. Non ikasi duzu? Zer ikasi duzu? Zure formakuntza.
  3. Zer gustatzen zaizu egitea?
  4. Behitegi batean, zertan dakizu egiten?
  5. Zein hizkuntza dakizkizu?
  6. Besterik. 

viernes, 24 de febrero de 2017

ZURGINAREN IPUINA

ZURGINAREN IPUINA

Bazen behin zurgin langile eta fin bat: Firmin. Oso trebea zen.

Eta bazen baroi gerrazale bat: Von Bonbus baroia.

Von Bonbus baroiak gerran eskuineko besoa galdu zuen, eta Firmin zurginak zurezko beso berri bat egin zion. Primeran atera zitzaion.

Von Bonbus baroiak, berriz ere, gerran besoa galdu zuen, ezkerreko besoa, eta Firminek zurezko beso berri bat egin zion.

Von Bonbus baroiak, berriz ere, gerran bi zangoak galdu zituen, eta Firminek zurezko bi zango egin zizkion.

 Von Bonbus baroiak, berriz ere, gerran burua galdu zuen, eta Firminek zurezko buru berri bat egin zion. Eta lan bikaina egin zuen, zalantzarik gabe, lehengoa baino hobea zen, berriz ere gerrara joateko asmorik gabe gelditu zen eta.

martes, 24 de enero de 2017

ANIMALIAK.

Animaliak gustatzen zaizkizu? Eta etxekoei? Zuk baduzu animaliarik etxean? Zein? Animaliarik ez baduzu, esan zergatik ez. Zein animalia da egokia pisu batean edukitzeko? Animaliak etxean edukitzeko, nola zaindu behar dira?

EGIN EZAZU IDAZLAN BAT AURREKO INFORMAZIOA EMATEKO.